Gasteizko lantegia eman dugu

Gasteizko lantegia eman dugu

Sin categoría
Iragarri genuen moduan, asteazkenean, martxoak 14, “Gizakien arteko harremanak. Gizartean bizitzeko hurkoarekiko enpatia” lantegia Gasteizko Calle Francia Helduen Heziketarako Ikastetxean eskaini dugu. Mikel Oribe, Euskal Herriko Sexu Heziketa Eskolako zuzendaria, izan da lantegiaren koordinatzailea. Hurrengo lantegia maiatzaren 4an Durangon emango dugu, eta “Bizkidetza eta Kulturartekotasuna” landuko du.
Gehiago irakurri
Webgune berrituak

Webgune berrituak

Sin categoría
2020ko udaberrian euskal herritar guztiok pairatu behar izan genuen konfinamenduak lehenaldia eta ondorena markatu du hedabide digitalen kontsumoan. Web-orri batzuek eta baliabide digital gehienek inoiz ez bezalako eskaria izan dute, eta gure argitalpenen eta eskaintzen ditugun beste zerbitzu batzuen web-orriek ez dute fenomeno hori alde batera utzi. Udaren atarian, edukiak berritzeari ekin genion, eta, azkenean, bi webguneak berriz diseinatu eta berritu ditugu. Prozesu horrek 2021. urte osoan jarraituko du, atal eta formatu berriak gehituz. Helburua gure irakurleei zerbitzurik onena eskaintzea da, kalitatezko euskarazko kazetaritza eginez. Apustu horren barruan, ekonomiarenkz.eus webgunearen eguneraketak indartu ditugu, egunero hamar albiste baino gehiago eta burtsako eta merkatuetako edukiei buruzko gune berezi bat eskainiz. Burtsaren informazioa ere berehala zabaltzen dugu orain.
Gehiago irakurri
Espinosaren erakusketa, luzatuta

Espinosaren erakusketa, luzatuta

Sin categoría
Bisitari kopuru handia eta herriko gizartean izan duen eragina dela eta, Alfredo Espinosari buruzko erakusketaren iraupena luzatu dugu Zarautzen. Erakusketa martxoaren 15ean kendu behar zuten, baina beste astebetez egongo da zabalik, martxoaren 22ra arte. Hedabideek argitaratutako zenbait informazioren estekak, hala nola Noticias de Gipuzkoa, El Dario Vasco edo Zarauzko Udala bera.
Gehiago irakurri
Lantegiei ekiten diegu berriro

Lantegiei ekiten diegu berriro

Sin categoría
Aurreko urteetan bezala, Bakegintza eta Bizikidetza eremuak lantzeko eta sustatzeko lantegiei hasiera emango diegu berriro. Martxotik ekainera arte zazpi lantegi ospatuko ditugu Euskal Autonomi Erkidegoko hainbat ikastetxeetatik zehar: Durango, Tolosa eta Gasteiz izango dira egongo garen lehenengo udalerriak. Behin betiko datak eta ordutegiak zehaztu bezain pronto hauen berri emango dizuegu.
Gehiago irakurri
Espinoraren erakusketa, irekita

Espinoraren erakusketa, irekita

Sin categoría
Zarauzko azoka plazan (Kale Nagusia 27an), Alfredo Espinosa lehen Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu ohiari buruzko erakusketa ibiltaria izango da ikusgai martxoaren 8tik 13ra bitartean, aurretik Gasteizen eta Bilbon izan ondoren. Erakusketa astelehenetik ostiralera bisita daiteke, 8: 15etik 13: 15etara eta 17: 00etatik 20: 15etara, eta larunbatean 8: 00etatik 14: 00etara.
Gehiago irakurri
Euskal influencer-en bideoa

Euskal influencer-en bideoa

Sin categoría
Hona hemen otsailaren 4an, Bilboko Euskararen Etxean, ospatu genuen Euskal influencer-ak izurrite garaian topaketaren ikusentzunezkoa. Bertan egindako ekarpen mamitsuak eta gogoeta interesgarriak jasotzen dira, eta egile bikain hauek eta haien lanak ezagutzea ezinbestekoa da egungo euskal ekosistema digitala ezagutzeko. https://youtu.be/bVxny0IMI-8
Gehiago irakurri
Euskal “influencer-ak” izurrite garaian

Euskal “influencer-ak” izurrite garaian

Sin categoría
Ezkerretik eskuinera, Maitane Junguitu, Garikoitz Larrañaga, Eduardo Gaviña, Gabi de la Maza, Igone Etxebarria, Patxi Gaztelumendi, Beñat Erezuma, Tibalt Alberdi eta Andrea Prosper Iragarri genuen bezala, joan den otsailaren 4an topaketa interesgarri bat egin genuen eduki digitalen euskal sortzaileekin. Labayru Fundazioko Igone Etxebarriak moderatutako zortzi influencer-ek beren proiektuak aurkeztu zizkiguten eta ingurune digitalean izandako esperientziez hitz egin ziguten. Beñat Erezumak, Tibalt Alberdik, Maitane Junguituk, Garikoitz Larrañagak, Andrea Prosperrek, Gabi de la Mazak, Eduardo Gaviñak eta Patxi Gaztelumendik Igone Etxebarriak egindako galderei erantzun zieten lehenik, eta, izotza apurtu ondoren, bi ordu baino gehiagoz luzatu zen eztabaida batean sakonean sartu ziren. Topaketaren hasieran agertu zen konstante bat, behin eta berriz errepikatu zena, egile horiek Interneten egiten duten lanaren izaera ia desinteresatua eta altruista izan zen (erabat ez esatearren). Ez dute inolako ordainsaririk…
Gehiago irakurri
jolastu.eus webgunea, hobekuntza-lanetan

jolastu.eus webgunea, hobekuntza-lanetan

Sin categoría
Jokoak, bideoak eta bestelako edukiak euskaraz eskaintzen dituen jolastu.eus webguneak zenbait eduki zerbitzuz kanpo mantenduko ditu egun batzuetan, eguneratze eta hobekuntza lanak direla eta. Eguneratzeak amaitu ondoren, zerbitzuaren segurtasuna indartsuagoa izango da eta nabigazio-esperientzia hobea emango du. Bitartean, barkatu sortutako eragozpenengatik.
Gehiago irakurri
Euskara Bizia 2020-2021

Euskara Bizia 2020-2021

Sin categoría
Joan den abenduaren 30ean egin genuen Euskara Bizia programaren azken ekintza, urrian hasi zena eta pandemiaren ondorioz oztopo askorekin garatu ahal izan duguna. Ekintza honen helburua aisialdi-guneetan euskararen erabilera eta ikusgarritasuna sustatzea da. Horrela, Bilboko Zubiarte Merkataritza Zentroak 2020ko azken saioa hartu zuen. Halaber, merkataritza-gune horri berari egokitu zaio 2021eko lehen saioa egitea, urtarrilaren 4an, 18: 00etatik aurrera ospatu duguna. Haur ugari hurbiltzen dira gure gunera jardueretan parte hartzera eta dagoeneko ohikoa den ipuin kontalaria entzutera; arrakasta handia lortu du eta klasiko bat da gure programazioan. Egoerak horretarako aukera ematen badu, 2021ean jarduera berriak egiten jarraituko dugu programa honen ildoari jarraituz.
Gehiago irakurri
Urteko azken ikastaroa

Urteko azken ikastaroa

Sin categoría
Joan den abenduaren 17an eman genuen 2020. urteko azken prestakuntza ikastaroa. Goyo Armañanzas psikiatra doktoreak jarduera hau gidatu zuen, eta haren dinamika originalek parte hartzaile guztien arreta erabat erakarri zuten. Ekimena Galdakaoko Helduen Heziketa Iraunkorreko Zentroan ospatu zen, goizeko 09: 30etik 11: 30era.
Gehiago irakurri