Aldasororen erakusketa, Erandion ikusgai

Aldasororen erakusketa, Erandion ikusgai

Erakusketa osatzen duten panelen ikuspegia. Erandioko (Bizkaia) Josu Murueta gizarte-etxean Ramón María Aldasororen irudiari buruzko erakusketa egongo da ikusgai otsailaren 6tik 20ra bitartean. Erakusketak joan den mendeko 20ko eta 30eko hamarkadetan euskal errepublikanismoaren adierazgarririk nagusiena izan zenaren bizitza eta ibilbide politikoa jasotzen ditu. Bilbon bulegoa zuen abokatu tolosar bikaina eta lehen Eusko Jaurlaritzako kide izan zen Aldasoro. Jaurlaritzan, merkataritza eta horniduretako sailburua izan zen, eta bere kudeaketa-gaitasun bikainagatik eta Agirre Lehendakariarekiko leialtasun handiagatik nabarmendu zen.
Gehiago irakurri
Ramón Aldasororen erakusketa ibiltaria

Ramón Aldasororen erakusketa ibiltaria

Juan Ramón María Aldasoro Galarza abokatu tolosarra, eta euskaltzale errepublikanoa izan zen. Lehenengo Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Hornikuntza sailburuaren lanak egokitu zitzaizkion, Bigarren Errepublikaren garaian. Baina dena zapuztu zuen Gerra Zibilak erbestera bidali zuen. Eta erbestean hil zen, Kuban hain zuzen, 1952. urtean. Gaur egun, oso gutxik ezagutzen dute bere irudia, eta horri buelta eman nahian, Aldasorori eta bizi behar izan zuen garaiari buruzko erakusketa ibiltaria antolatu dugu. Euskal Herriko hainbat herri eta hirietan bisitatu ahal izango da, erakusketa bakoitzaren datak hemen iragarriko ditugularik.
Gehiago irakurri
XII. Gazte Topaketa, arrakastatsua

XII. Gazte Topaketa, arrakastatsua

Azken urteetako ibilbidea jarraituz, eta gure Fundazioak bakearekin, bizikidetzarekin eta espiritu europarrarekin duen konpromisoari eutsiz, XII. Gazte Topaketa ospatu dugu aurten berriro Belgikan. Guztira, 26 lagun Europako erakundeak zuzenean ezagutu ahal izan dituzte, Europako gazteen kezka nagusiak ezagutuz eta beraienak plazaratuz. Lau egunetako egonaldia erabat oparoa izan da, eta hainbat hitzaldi eta topaketa antolatu ditugu Bruselan, Europako Komisioarekin, Kontseiluarekin eta Eskualdeen Europako Batzordearekin elkarlanean.
Gehiago irakurri
Euskal musika eta dantzen errezitaldia

Euskal musika eta dantzen errezitaldia

Leizaola Fundazioak, Euskal Astea programaren barruan antolatzen dituen ekintzen baitan, euskal musika, dantzak eta Peru Irastorza bertsolariaren emanaldia eskainiko ditu datorren azaroaren 18an, ostirala, 19:00etan, Bilboko Bilborock aretoan. Ekitaldia Bilboko Iralabarri auzoko San Antonio abesbatzaren emanaldiarekin hasi eta amaituko da. Abesbatzak bost kantu eskainiko ditu, Oskorritik hasi eta Francisco Alonsoren “Maitetxu mía” ospetsura. Baina Bilboko Beti Jai Alai Dantza Taldeak ere parte hartuko du eta bere artearen berri emango digu ikuskizun paregabe honetan. Besteak beste, Lekeitioko emakumeen aureskua aurkeztuko du, Eguzkiren dantza. Horrez gain, Urtzi Leginetxe txistulariak eta Maria Solinís pianistak euskal musikako pieza klasikoak joko dituzte, Sandra Rodriguezek ahotsa jarriz eta Roser Carrés Ballet Eskolak Ken Zazpiren “Ilargia” abestiaren koreografia berezia emanez. Bertaratzea librea da eta nahi duten guztiek Bilborock Aretora joan daitezke, Mesedeetako Kaia 1, Bilbon.
Gehiago irakurri
Euskarak, osasun ona baina erronka ugari

Euskarak, osasun ona baina erronka ugari

Iragarri bezala, ostegunean, maiatzak 5, mundu euskaltzaleko pertsona ospetsuak bildu zituen topaketa egin genuen Bilboko Euskararen Etxean. Bertan izan ziren Patxi Baztarrika euskaltzale, hizkuntzalari eta politikari ezaguna, Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko zuzendaria, Miren Agurtzane Elorduy EHUko irakasle eta ikertzailea, Kepa Erdozia EHUko irakasle eta ikertzailea, Maddi Etxebarria Elhuyar Fundazioko irakaslea eta Miren Elixabete Larrinaga EHUko ikertzailea. Giro lasaian, euskarak aurre egin beharreko erronka nagusietako batzuk azaldu zituzten. Saioa zuzendaritzan eman zuen YouTubek, eta grabazio osoa hemen dago eskuragarri: https://youtu.be/PfwmyU8DTJg
Gehiago irakurri
Euskaltzaleen topaketa

Euskaltzaleen topaketa

Fundazioak antolatu ohi dituen hausnarketa-guneen ildotik, datorren maiatzaren 5ean, osteguna, euskararen arloko aditu ospetsuak bilduko dituen topaketa ospatuko dugu. Bilera arratsaldeko bostetan hasiko da Euskararen Etxean, Bilboko San Inazio auzoan, eta bertan bizi ditugun garai berri hauetan euskararen sustapenerako estrategia egokia zein izan daitekeen hausnartzen saiatuko gara.
Gehiago irakurri
Prestakuntza-lantegi berriak

Prestakuntza-lantegi berriak

Gure prestakuntza-lantegiak antolatzen jarraitzen dugu bakearen eta bizikidetzaren hainbat arlotan, eta datozen hiru hilabeteetan trebakuntza ikastaro ugari eskainiko ditugu. Martxoaren 15ean pertsonen arteko harremanei buruzko bi tailer emango ditugu. Gizartean bizi ahal izateko hurkoarekiko enpatia landuko dugu, Gasteizko Paulo Freire zentroan. Bata goizez izango da, 9: 45etatik 12: 00etara, eta bestea arratsaldez, 18: 45etatik 21: 00etara. Bien zuzendaritza Mikel Oriberen ardura izango da da. Era berean, martxoaren 21ean, astelehena, trebakuntza bera emango dugu Círculo Calle Francia zentroan, Arabako hiriburuan bertan. Oraingoan, goizeko ordutegian soilik, 9: 45etatik 12: 00etara. Apirilaren 7an, Goyo Armañanzas mediku psikiatra ezagunak zuzenduko du Memoria eta Isiltasuna belaunaldien bitartez izeneko lantegia. Ariznabarra Zirkuluan izango da, arratsalde-gau ordutegian, 19: 30etik 21: 30etara. Kulturartekotasunari eta bizikidetzari buruzko ikastaroa Tolosaldeko HEIZen izango da maiatzaren 9an, astelehena, 17: 00etatik 19: 30etara.…
Gehiago irakurri
Euskal politikariak unibertsitatean

Euskal politikariak unibertsitatean

Joan den otsailaren 17an, berrogeita hamar bat gazte unibertsitario, EHUko Zuzenbide Fakultateko ikasleak, Eusko Legebiltzarra eta Gogora Institutua bisitatzeko aukera izan zuten Fundazioaren eskutik. Aurreko edizioetan bezala, osoko bilkura zuzenean jarraitu eta Zabalik programa gertutik ezagutzeaz gain, Gogora Memoriaren Euskal Institutua bisitatzeko aukera ere izan zuten.
Gehiago irakurri
Telesforo Monzonen erakusketa

Telesforo Monzonen erakusketa

Otsailaren 17tik 28ra, Derioko Birika kultur aretoan, "Telesforo Monzón: mitotik errealitatera" erakusketa egongo da zabalik. Bertan, politikari garrantzitsu honen bizitzaren alderdi esanguratsuenak aurkezten eta kontatzen dira. Monzon, XX. mendeko Euskadiko politikaririk eraginkorrenetakoa izateaz gain, idazlea eta konpositorea ere izan zen. Formatu handiko zortzi panelek bere bizitzako pasarte enblematikoenetako batzuk zeharkatzen dituzte. Batzuek idealizatuta, besteek gogor kritikatuta, Monzon oso pertsonaia poliedrikoa izan zen, eta bere ibilbidea argi-ilunez betea dago.
Gehiago irakurri