Euskal musika eta dantzen errezitaldia

Leizaola Fundazioak, Euskal Astea programaren barruan antolatzen dituen ekintzen baitan, euskal musika, dantzak eta Peru Irastorza bertsolariaren emanaldia eskainiko ditu datorren azaroaren 18an, ostirala, 19:00etan, Bilboko Bilborock aretoan.

Ekitaldia Bilboko Iralabarri auzoko San Antonio abesbatzaren emanaldiarekin hasi eta amaituko da. Abesbatzak bost kantu eskainiko ditu, Oskorritik hasi eta Francisco Alonsoren “Maitetxu mía” ospetsura. Baina Bilboko Beti Jai Alai Dantza Taldeak ere parte hartuko du eta bere artearen berri emango digu ikuskizun paregabe honetan. Besteak beste, Lekeitioko emakumeen aureskua aurkeztuko du, Eguzkiren dantza. Horrez gain, Urtzi Leginetxe txistulariak eta Maria Solinís pianistak euskal musikako pieza klasikoak joko dituzte, Sandra Rodriguezek ahotsa jarriz eta Roser Carrés Ballet Eskolak Ken Zazpiren “Ilargia” abestiaren koreografia berezia emanez.

Bertaratzea librea da eta nahi duten guztiek Bilborock Aretora joan daitezke, Mesedeetako Kaia 1, Bilbon.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude