Euskarak, osasun ona baina erronka ugari

Euskarak, osasun ona baina erronka ugari

Iragarri bezala, ostegunean, maiatzak 5, mundu euskaltzaleko pertsona ospetsuak bildu zituen topaketa egin genuen Bilboko Euskararen Etxean. Bertan izan ziren Patxi Baztarrika euskaltzale, hizkuntzalari eta politikari ezaguna, Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko zuzendaria, Miren Agurtzane Elorduy EHUko irakasle eta ikertzailea, Kepa Erdozia EHUko irakasle eta ikertzailea, Maddi Etxebarria Elhuyar Fundazioko irakaslea eta Miren Elixabete Larrinaga EHUko ikertzailea. Giro lasaian, euskarak aurre egin beharreko erronka nagusietako batzuk azaldu zituzten. Saioa zuzendaritzan eman zuen YouTubek, eta grabazio osoa hemen dago eskuragarri: https://youtu.be/PfwmyU8DTJg
Gehiago irakurri
Euskaltzaleen topaketa

Euskaltzaleen topaketa

Fundazioak antolatu ohi dituen hausnarketa-guneen ildotik, datorren maiatzaren 5ean, osteguna, euskararen arloko aditu ospetsuak bilduko dituen topaketa ospatuko dugu. Bilera arratsaldeko bostetan hasiko da Euskararen Etxean, Bilboko San Inazio auzoan, eta bertan bizi ditugun garai berri hauetan euskararen sustapenerako estrategia egokia zein izan daitekeen hausnartzen saiatuko gara.
Gehiago irakurri
Prestakuntza-lantegi berriak

Prestakuntza-lantegi berriak

Gure prestakuntza-lantegiak antolatzen jarraitzen dugu bakearen eta bizikidetzaren hainbat arlotan, eta datozen hiru hilabeteetan trebakuntza ikastaro ugari eskainiko ditugu. Martxoaren 15ean pertsonen arteko harremanei buruzko bi tailer emango ditugu. Gizartean bizi ahal izateko hurkoarekiko enpatia landuko dugu, Gasteizko Paulo Freire zentroan. Bata goizez izango da, 9: 45etatik 12: 00etara, eta bestea arratsaldez, 18: 45etatik 21: 00etara. Bien zuzendaritza Mikel Oriberen ardura izango da da. Era berean, martxoaren 21ean, astelehena, trebakuntza bera emango dugu Círculo Calle Francia zentroan, Arabako hiriburuan bertan. Oraingoan, goizeko ordutegian soilik, 9: 45etatik 12: 00etara. Apirilaren 7an, Goyo Armañanzas mediku psikiatra ezagunak zuzenduko du Memoria eta Isiltasuna belaunaldien bitartez izeneko lantegia. Ariznabarra Zirkuluan izango da, arratsalde-gau ordutegian, 19: 30etik 21: 30etara. Kulturartekotasunari eta bizikidetzari buruzko ikastaroa Tolosaldeko HEIZen izango da maiatzaren 9an, astelehena, 17: 00etatik 19: 30etara.…
Gehiago irakurri
Euskal politikariak unibertsitatean

Euskal politikariak unibertsitatean

Joan den otsailaren 17an, berrogeita hamar bat gazte unibertsitario, EHUko Zuzenbide Fakultateko ikasleak, Eusko Legebiltzarra eta Gogora Institutua bisitatzeko aukera izan zuten Fundazioaren eskutik. Aurreko edizioetan bezala, osoko bilkura zuzenean jarraitu eta Zabalik programa gertutik ezagutzeaz gain, Gogora Memoriaren Euskal Institutua bisitatzeko aukera ere izan zuten.
Gehiago irakurri
Telesforo Monzonen erakusketa

Telesforo Monzonen erakusketa

Otsailaren 17tik 28ra, Derioko Birika kultur aretoan, "Telesforo Monzón: mitotik errealitatera" erakusketa egongo da zabalik. Bertan, politikari garrantzitsu honen bizitzaren alderdi esanguratsuenak aurkezten eta kontatzen dira. Monzon, XX. mendeko Euskadiko politikaririk eraginkorrenetakoa izateaz gain, idazlea eta konpositorea ere izan zen. Formatu handiko zortzi panelek bere bizitzako pasarte enblematikoenetako batzuk zeharkatzen dituzte. Batzuek idealizatuta, besteek gogor kritikatuta, Monzon oso pertsonaia poliedrikoa izan zen, eta bere ibilbidea argi-ilunez betea dago.
Gehiago irakurri
Euskara Biziaren lehenengo emanaldia

Euskara Biziaren lehenengo emanaldia

Joan den larunbatean, abenduak 11, Euskara Bizia ekimenaren lehenengo emanaldia ospatu genuen Bilbon. Zubiarte merkataritza-gunea izan zen aurtengo jardueren abiapuntua, eta aurrekoetan bezala, haur ugari hartu zuten parte, baita bere gurasoek ere. Margotzen ikasteko lantegiak, euskal abestien karaokeak eta ipuin-kontalaria osatzen dute ekimen honetako muina.
Gehiago irakurri
Lantegiekin aurrera egiten dugu

Lantegiekin aurrera egiten dugu

2020ko martxoaren 5ean Laudion eskaini genuen lantegiaren une bat. Gaur egungo osasun-egoera kezkagarria den arren, Esperientziaren Unibertsitatearekin aurrera jarraitzen dugu, eta abenduan hiru hitzordu ditugu beste hainbeste ikastetxerekin. Honela, kulturartekotasuna eta bizikidetzari buruzko lantegiak eskainiko ditugu Eibarren, Zumarragan eta Legazpin. Eibarren abenduaren 14an izango gaituzue, eta Zumarraga-Urretxun eta Legazpin sei egun beranduago, 20an. Eibarren eta Zumarragan goizeko ordutegiarekin eskainiko ditugu lantegiak, goizeko 10etatik eta 9:30etatik eguerdiko 12:00etara. Legazpin, berriz, arratsaldez izango gara, 15:00etatik 17:00etara. Hurbiltzera eta parte hartzera animatzen zaituztegu!
Gehiago irakurri
XI. Gazte Topaketa

XI. Gazte Topaketa

Azaroaren 21etik 25era, Bruselan, hamaikagarren Gazte Topaketa egin dugu, Europako erakundeak euskal gazteriarengana hurbiltzeko helburuarekin. Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko ikasle talde bat Bruselara joan zen Fundazioaren eskutik. Zailtasunak ez ziren falta izan bidean, Belgika baita, Herbehereekin eta Austriarekin batera, pandemiak gehien zigortutako eremuetako bat. Horrela, Europako Parlamentura joateko aukera izan duten bisitari-talde apurretako bat izan dira; izan ere, gure taldea iritsi baino pare bat egun lehenago ateak ireki zituen, eta joan ginenean berriro itxi. Beste bisita batzuk Euskadiren Bruselako egoitzan egin ziren, eta oso adeitsu eman zizkigun instalazioak horretarako. Fundaziotik, gazteen artean espiritu europazalea eta bizikidetza oparoa sustatu nahian, bisita horiek antolatzen jarraituko dugu, nahiz eta espero dugun testuinguru normalizatu batean eta egungo osasun-egoerak ezarri dizkigun muga handirik gabe.
Gehiago irakurri
Eskubidez gehigarria zabaldu dugu

Eskubidez gehigarria zabaldu dugu

Gazteon KZ aldizkariaren 146. zenbakiarekin batera, 2021eko urriari zegokiona, Eskubidez izeneko gehigarri berria zabaldu dugu gazteentzako aldizkariarekin batera. Honela, guztira zortzi orrialde dituen gehigarri honetan Eskubidez izen bereko elkarteen topagunearen berri ematen da: zer da, noiz jaio zen, nortzuk osatzen duten...Hona hemen gehigarria.
Gehiago irakurri