Euskal “influencer-ak” izurrite garaian
Ezkerretik eskuinera, Maitane Junguitu, Garikoitz Larrañaga, Eduardo Gaviña, Gabi de la Maza, Igone Etxebarria, Patxi Gaztelumendi, Beñat Erezuma, Tibalt Alberdi eta Andrea Prosper Iragarri genuen bezala, joan den otsailaren 4an topaketa interesgarri bat egin genuen eduki digitalen euskal sortzaileekin. Labayru Fundazioko Igone Etxebarriak moderatutako zortzi influencer-ek beren proiektuak aurkeztu zizkiguten eta ingurune digitalean izandako esperientziez hitz egin ziguten. Beñat Erezumak, Tibalt Alberdik, Maitane Junguituk, Garikoitz Larrañagak, Andrea Prosperrek, Gabi de la Mazak, Eduardo Gaviñak eta Patxi Gaztelumendik Igone Etxebarriak egindako galderei erantzun zieten lehenik, eta, izotza apurtu ondoren, bi ordu baino gehiagoz luzatu zen eztabaida batean sakonean sartu ziren. Topaketaren hasieran agertu zen konstante bat, behin eta berriz errepikatu zena, egile horiek Interneten egiten duten lanaren izaera ia desinteresatua eta altruista izan zen (erabat ez esatearren). Ez dute inolako ordainsaririk…








