Sarrerak

2030 Agendari buruzko ikastaroak

2030 Agendari buruzko ikastaroak

Sin categoría
2023an ingurumenari buruz antolatutako mintegia, EHUko Zuzenbide Fakultatean. Iaz hasi genuen ekintzari jarraipena emanik, aurten ere 2030 Agendako edukiak landuko dituzten lau ikastaro bereziak antolatuko ditugu Euskal Herriko Unibertsitatean. Honela, 2030 Agendak ezartzen dituen Garapen Jasangarrirako sei helburu sakonean landuko ditugu unibertsitateko ikasle zein irakasleekin batera. Horiek 8. helburua (lan duina), 10. helburua (lankidetza eta boluntariotza), 13., 14. eta 15. helburuak (ingurumenarekin lotura zuzena dutenak) eta 16. helburua (Baketa eta Bizikidetza). Ikastaro hauek 2024-2025 ikastaroaren hasieran ospatuko dira, urrian eta azaroan.
Gehiago irakurri
Lantegi berriak

Lantegi berriak

Sin categoría
Lantegiak Euskal Autonomi Erkidegoan antolatzen dira, urte osoan zehar. Leizaola Fundazioak, Eskubidez Foroarekin elkarlanean, lantegi berriak antolatuko ditu maiatzaren 7 eta 16an. Lehenengo lantegiak, hilak 7koa hain zuzen, “Gatazken konponketa. Harremanen indarkeriari aurkako aukera eraginkorra” du izenburu, eta goizeko 9:30etatik 11:30etara ospatuko da, Donostiako Helduen Heziketarako Ikastetxean. Bigarrena, berriz, hilaren 16an ospatuko da, eta “Sexu eta genero aniztasuna (LGTBI+) eta bizikidetza, Giza Eskubideen ikuspegitik” gaia landuko da, Bizkaiko Esperientzia Geletan eskainiko dugularik.
Gehiago irakurri
Euskal musika eta dantza

Euskal musika eta dantza

Sin categoría
Joan den otsailaren 9an, Bilboko El Carmen aretoan, euskal musika eta dantza ohiko errezitaldia ospatu genuen, bertsolaritza eta euskal kultura herrikoiaren adierazpenak biltzen dituena. María Solinís pianista, Urtzi Leginetxe txistularia, Miriam Lujua eta Alazne López abeslariak, Iralabarriko Antonio Deunaren abesbatza, Beti Jai Alai dantza taldea eta Arkaitz Estiballes bertsolaria aritu ziren, Agurtzane Bilbao kazetari eta irrati esatariak aurkeztuta. Esteka honetan ikus daiteke ikuskizun bikain honen grabazioa.
Gehiago irakurri
Sexu-aniztasunari buruzko lantegia

Sexu-aniztasunari buruzko lantegia

Sin categoría
Eskubidez elkarteen foroarekin batera, datorren otsailaren 27an, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara “Sexu-aniztasuna (LGTBI+) eta bizikidetza, Giza Eskubideen ikuspegitik” lantegia Bermeoko helduen heziketarako ikastetxean ospatuko dugu. Jarduera irekia izango da, eta antolatu ditugun gainontzeko lantegietan bezala, oraingo honetan bizikidetza sexu-aniztasunaren ikuspegitik lantzeko gako eta oinarriak azaltzeko aukera izango dugu.
Gehiago irakurri
Gonzalo Nardizen erakusketa

Gonzalo Nardizen erakusketa

Sin categoría
Gonzalo Nardizi buruzko erakusketa, historiako lehen Eusko Jaurlaritzako nekazaritza sailburu izandakoa, bere azken kokapenak bisitatzen ari da. Erakusketa ibiltaria iaz ireki zituen bere ateak lehenengo aldiz, eta harrera ezin hobea izan du euskal herrietan zehar. Otsailaren 5etik 19ra Donostiako Okendo kultur etxean egongo da zabalik. Otsailaren 19tik martxoaren 4ra bere jaioterrian, Bermeon, jarriko da, Nestor Basterretxea kultur etxean. Martxoaren 4tik 18ra Basurtu gizarte etxera joango da, eta handik Gasteizko Lakuako gizarte etxera joango da, non apirilaren 15ean bere ateak behin betiko itxiko dituen.
Gehiago irakurri
CEPA egitasmoa garatzen jarraitzen dugu

CEPA egitasmoa garatzen jarraitzen dugu

Sin categoría
Euskal gizartean Bakearen eta Giza Eskubideen balioak sustatzeko jardueren esparruan, eta bereziki kolektibo kalteberen artean, Fundazioa hainbat prestakuntza- eta sentsibilizazio-ikastaro egiten ari da 2023an, EAE osoan zehar. Ekintza honen helburu nagusia elkarbizitza eta inklusio baketsu eta oparoa bultzatzea da, eta prestakuntzak HHIren (Helduen Hezkuntza Iraunkorreko Zentroa) bidez ematen dira.
Gehiago irakurri
Bisitak Eusko Legebiltzarrera eta Gogora

Bisitak Eusko Legebiltzarrera eta Gogora

Sin categoría
Aurrekoetan bezala, Leizaola Fundazioak euskal erakundeetara bisita bat antolatu du joan den urriaren 26an. Oraingo honetan, EHUko Zuzenbide Fakultateko berrogeita hamar ikasle gaztek baino gehiagok Eusko Legebiltzarrak Gasteizen duen egoitza gertutik ezagutzeko aukera izan dute, baita zuzeneko osoko bilkura batean eta protokoloko langileek erakundearen historia eta funtzionamendua azaltzeko ponentzia batean parte hartu ere. Ondoren, taldea Gogora Memoriaren Euskal Institutuaren egoitzara joan zen, eta han aurkeztu zitzaien erakunde hori, bai eta euskal memoria historikoa berreskuratzeko eta kontserbatzeko garatzen duen lana ere.
Gehiago irakurri
2030 Agenda ezagutarazteko ekimenak

2030 Agenda ezagutarazteko ekimenak

Sin categoría
Leizaola Fundazioa programa zabal bat garatzen ari da joan den irailetik, 2030 Agendan jasotako garapen iraunkorreko helburuak gizartean eta, bereziki, gazteen artean zabaltzeko. Hori dela eta, argitalpen eta eduki bereziak egin dira, eta gaiari buruzko hitzaldiak eta mahai-inguruak antolatzen ari dira EHUn. Zabalkunde eta partaidetza soziala sustatzeko ekintza horiek 2024. urtean zehar luzatuko dira.
Gehiago irakurri
Aldasororen erakusketa, Erandion ikusgai

Aldasororen erakusketa, Erandion ikusgai

Sin categoría
Erakusketa osatzen duten panelen ikuspegia. Erandioko (Bizkaia) Josu Murueta gizarte-etxean Ramón María Aldasororen irudiari buruzko erakusketa egongo da ikusgai otsailaren 6tik 20ra bitartean. Erakusketak joan den mendeko 20ko eta 30eko hamarkadetan euskal errepublikanismoaren adierazgarririk nagusiena izan zenaren bizitza eta ibilbide politikoa jasotzen ditu. Bilbon bulegoa zuen abokatu tolosar bikaina eta lehen Eusko Jaurlaritzako kide izan zen Aldasoro. Jaurlaritzan, merkataritza eta horniduretako sailburua izan zen, eta bere kudeaketa-gaitasun bikainagatik eta Agirre Lehendakariarekiko leialtasun handiagatik nabarmendu zen.
Gehiago irakurri
Ramón Aldasororen erakusketa ibiltaria

Ramón Aldasororen erakusketa ibiltaria

Sin categoría
Juan Ramón María Aldasoro Galarza abokatu tolosarra, eta euskaltzale errepublikanoa izan zen. Lehenengo Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Hornikuntza sailburuaren lanak egokitu zitzaizkion, Bigarren Errepublikaren garaian. Baina dena zapuztu zuen Gerra Zibilak erbestera bidali zuen. Eta erbestean hil zen, Kuban hain zuzen, 1952. urtean. Gaur egun, oso gutxik ezagutzen dute bere irudia, eta horri buelta eman nahian, Aldasorori eta bizi behar izan zuen garaiari buruzko erakusketa ibiltaria antolatu dugu. Euskal Herriko hainbat herri eta hirietan bisitatu ahal izango da, erakusketa bakoitzaren datak hemen iragarriko ditugularik.
Gehiago irakurri