Gure prestakuntza-lantegiak antolatzen jarraitzen dugu bakearen eta bizikidetzaren hainbat arlotan, eta datozen hiru hilabeteetan trebakuntza ikastaro ugari eskainiko ditugu. Martxoaren 15ean pertsonen arteko harremanei buruzko bi tailer emango ditugu. Gizartean bizi ahal izateko hurkoarekiko enpatia landuko dugu, Gasteizko Paulo Freire zentroan. Bata goizez izango da, 9: 45etatik 12: 00etara, eta bestea arratsaldez, 18: 45etatik 21: 00etara. Bien zuzendaritza Mikel Oriberen ardura izango da da.
Era berean, martxoaren 21ean, astelehena, trebakuntza bera emango dugu Círculo Calle Francia zentroan, Arabako hiriburuan bertan. Oraingoan, goizeko ordutegian soilik, 9: 45etatik 12: 00etara.
Apirilaren 7an, Goyo Armañanzas mediku psikiatra ezagunak zuzenduko du Memoria eta Isiltasuna belaunaldien bitartez izeneko lantegia. Ariznabarra Zirkuluan izango da, arratsalde-gau ordutegian, 19: 30etik 21: 30etara.
Kulturartekotasunari eta bizikidetzari buruzko ikastaroa Tolosaldeko HEIZen izango da maiatzaren 9an, astelehena, 17: 00etatik 19: 30etara. Beatriz Pérez eta Mamadou Ngom gidatuko dute.
Lantegi hauek Eskubidez Bake Hezkuntzarako Foroarekin elkarlanean garatzen ditugu.