Gaur egungo osasun-egoera kezkagarria den arren, Esperientziaren Unibertsitatearekin aurrera jarraitzen dugu, eta abenduan hiru hitzordu ditugu beste hainbeste ikastetxerekin. Honela, kulturartekotasuna eta bizikidetzari buruzko lantegiak eskainiko ditugu Eibarren, Zumarragan eta Legazpin. Eibarren abenduaren 14an izango gaituzue, eta Zumarraga-Urretxun eta Legazpin sei egun beranduago, 20an. Eibarren eta Zumarragan goizeko ordutegiarekin eskainiko ditugu lantegiak, goizeko 10etatik eta 9:30etatik eguerdiko 12:00etara. Legazpin, berriz, arratsaldez izango gara, 15:00etatik 17:00etara. Hurbiltzera eta parte hartzera animatzen zaituztegu!