Irekita Espinosari buruzko erakusketa

Iragarri genuen bezala, joan den abenduaren 1ean Alfreo Espinosa Orive Eusko Jaurlaritzako lehen Osasun sailburu ohiari buruzko erakusketa ireki zen Gasteizko Hegoalde gizarte etxean. Espinosa 1937ko apirilean atxilotu zuten traizio baten ondorioz, Gasteizen epaitu zuten eta hiri horretan bertan fusilatu zuten atxilotu eta bi egunera. Gutxi ezagutzen den arren, Jose Antonio Agirre orduko Lehendakariari zuzendu zion gutunak hunkitu egin zituen irakurri zuten guztiak, bertan zegoen humanismo izugarriagatik. Izan ere, Espinosak, exekuzioa baino ordu batzuk lehenago, gutun bat idatzi zuen, non, bere familiarentzako babesa eskatzeaz gain, heriotzara kondenatuak izan zitezkeen faxisten aldeko presoen alde ere esku hartzen zuen.

Erakusketa abenduaren 15era arte egongo da zabalik, ondoren Bilboko Basurtuko Gizarte Etxera eramateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude