Gazteon KZ

Gazteriari bideratutako euskara hutsezko aldizkaria da. Hilero doan Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroan zabaltzen dugu. Guztira 15.000 ale argitaratzen ditugu hilero, eta aldizkariaren xedea euskararen erabilera gazteen artean areagotzea da, batez ere aisialdi garaian, izan ere, eremu horretan gure hizkuntzaren erabilera behera egiten du nabarmen.

Edukiei dagokienez, argazki nobela eskaintzen du hilero, baita elkarrizketak, etorkizun profesionala prestatzeko aholkuak, aisialdia antolatzeko proposamenak…

Hona hemen aldizkariaren azken zenbakia:

Aldizkariaren webgunea: gazteonkz.eus