Iragarri genuen moduan, asteazkenean, martxoak 14, “Gizakien arteko harremanak. Gizartean bizitzeko hurkoarekiko enpatia” lantegia Gasteizko Calle Francia Helduen Heziketarako Ikastetxean eskaini dugu. Mikel Oribe, Euskal Herriko Sexu Heziketa Eskolako zuzendaria, izan da lantegiaren koordinatzailea. Hurrengo lantegia maiatzaren 4an Durangon emango dugu, eta “Bizkidetza eta Kulturartekotasuna” landuko du.