Euskara Bizia 2020-2021

Joan den abenduaren 30ean egin genuen Euskara Bizia programaren azken ekintza, urrian hasi zena eta pandemiaren ondorioz oztopo askorekin garatu ahal izan duguna. Ekintza honen helburua aisialdi-guneetan euskararen erabilera eta ikusgarritasuna sustatzea da. Horrela, Bilboko Zubiarte Merkataritza Zentroak 2020ko azken saioa hartu zuen.

Halaber, merkataritza-gune horri berari egokitu zaio 2021eko lehen saioa egitea, urtarrilaren 4an, 18: 00etatik aurrera ospatu duguna. Haur ugari hurbiltzen dira gure gunera jardueretan parte hartzera eta dagoeneko ohikoa den ipuin kontalaria entzutera; arrakasta handia lortu du eta klasiko bat da gure programazioan.

Egoerak horretarako aukera ematen badu, 2021ean jarduera berriak egiten jarraituko dugu programa honen ildoari jarraituz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude