Euskara Bizia

Euskararen erabilera aisialdirako eremuetan sustatzea helburu duen ekimena da. Honela, jendetza ugari biltzen dituzten tokiak hautzen ditugu gure emanaldiak eskaintzeko: ipuin kontalariak, pailazoak, magia ikuskizunak, karaokeak,… Haurrek, baina baita haien gurasoek ere, parte hartzen dute antolatzen ditugun saioetan.

Batez ere merkataritza guneak izaten dira hautatzen ditugun kokapen estrategikoak, izan ere toki hauek egungo aisialdirako garrantzi handia hartu dute, eta euskararen erabilera, batez ere hizkuntza-paisaiari dagokionez, ez da oso orekatua izaten.