Webgune berrituak

2020ko udaberrian euskal herritar guztiok pairatu behar izan genuen konfinamenduak lehenaldia eta ondorena markatu du hedabide digitalen kontsumoan. Web-orri batzuek eta baliabide digital gehienek inoiz ez bezalako eskaria izan dute, eta gure argitalpenen eta eskaintzen ditugun beste zerbitzu batzuen web-orriek ez dute fenomeno hori alde batera utzi. Udaren atarian, edukiak berritzeari ekin genion, eta, azkenean, bi webguneak berriz diseinatu eta berritu ditugu. Prozesu horrek 2021. urte osoan jarraituko du, atal eta formatu berriak gehituz. Helburua gure irakurleei zerbitzurik onena eskaintzea da, kalitatezko euskarazko kazetaritza eginez. Apustu horren barruan, ekonomiarenkz.eus webgunearen eguneraketak indartu ditugu, egunero hamar albiste baino gehiago eta burtsako eta merkatuetako edukiei buruzko gune berezi bat eskainiz. Burtsaren informazioa ere berehala zabaltzen dugu orain.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude