Euskara eskola arrakastatsuak
Fundazioak ematen dituen euskara eskolek ia ehun ikasle biltzea lortu dute ikasturte honetan. Aurkeztu dugun proposamen berri eta berritzaileak arrakasta handia izan du eta espero dugu irailetik aurrera are gehiago haztea, hilabete horretan irakasle berriak sartuko baitira eskaera handiari ondo erantzun ahal izateko. Jarduera euskara modu praktikoan ikastera bideratuta dago, eta horrek ahalbidetzen du hizkuntza egunerokotasunera bideratuta egotea. Benetako euskal kulturan eta gizartean murgiltzen da, eta, horrela, irakaskuntza-eredu tradizionalak gainditzea lortzen dugu, oso "ortopedikoak" direnak eta helburu bakarra oposizioak gainditzea dutenak.









