Oso ikastaro emankorra

Aurreko urteetan bezala, aurtengo abuztuan ere Fundazioak ez du jarduera presentzialik egingo, baina argitalpenak editatzen eta web zerbitzuak etengabe eguneratzen jarraituko du. Aurtengo ikasturtea ere oso emankorra eta oparoa izan da: bizikidetza eta Bakea sustatzeko lantegiak garatzen jarraitu ditugu, baita Bilboko Gaiak ekimena ere ospatu, oroimena Juan Gracia Colasi eskainitako erakusketaren bidez landu dugu, ikusentzunezkoak ekoiztu,… Ikasturte berriari begira, 2030 Agendaren trebakuntza-ikastaroak aurten ere euskal unibertsitatera eramango ditugu, Bruselara ohiko gazteen bidaia ospatuko dugu… Atsedena hartzeko unea heldu denean, opor zoriontsuak opa dizuegu halako tarteaz gozatzeko aukera izango duzuenoi, gure lantaldea aste hauetan ere lanean jarraituko duela gogoratuz. Argazkian, Surf Eskola proiektuaren azken ataleko fotograma bat.