Aldasororen erakusketa, Erandion ikusgai

Erakusketa osatzen duten panelen ikuspegia.

Erandioko (Bizkaia) Josu Murueta gizarte-etxean Ramón María Aldasororen irudiari buruzko erakusketa egongo da ikusgai otsailaren 6tik 20ra bitartean. Erakusketak joan den mendeko 20ko eta 30eko hamarkadetan euskal errepublikanismoaren adierazgarririk nagusiena izan zenaren bizitza eta ibilbide politikoa jasotzen ditu. Bilbon bulegoa zuen abokatu tolosar bikaina eta lehen Eusko Jaurlaritzako kide izan zen Aldasoro. Jaurlaritzan, merkataritza eta horniduretako sailburua izan zen, eta bere kudeaketa-gaitasun bikainagatik eta Agirre Lehendakariarekiko leialtasun handiagatik nabarmendu zen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude