Biktimazio bikoitza

Laster sareetan zabalduko dugu biktimazio bikoitzaz hitz egiten digun ikus-entzunezkoa. Eta zer da Biktimazio bikoitza? Nazioarteko estandarrek aitortzen dizkieten eskubideak (egia, justizia, erreparazioa eta berriz ez gertatzeko bermea) eskuratzea lortzen ez duten indarkeriaren biktimak jasaten duten biktimazioa da. Espainiako Estatuaren kasu zehatzean, “Estatu-terrorismoa” delakoaren biktimak edo poliziaren gehiegikerien biktimak dira egun batean indarkeriak eragindako zauriak sendatzeko ahaleginean zailtasunik handienak aurkitzen dituztenak.

Pili Zabala biktima horietako bat da. Bere etxeko ateak parez pare ireki zizkigun, eta, zeregin ugari izan arren, arratsalde osoa eman zuen gure galderei erantzuten eta bere sentimenduei eta bizitzari buruz hitz egiten, bere anaia Joxiren galerak baldintzatuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude