Aurreko urteetan bezala, Bakegintza eta Bizikidetza eremuak lantzeko eta sustatzeko lantegiei hasiera emango diegu berriro. Martxotik ekainera arte zazpi lantegi ospatuko ditugu Euskal Autonomi Erkidegoko hainbat ikastetxeetatik zehar: Durango, Tolosa eta Gasteiz izango dira egongo garen lehenengo udalerriak. Behin betiko datak eta ordutegiak zehaztu bezain pronto hauen berri emango dizuegu.