Plagioaren bila abuztuko Gazteon KZ aldizkarian

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 19 Abuztua 2019

Gazteon KZ aldizkariko abuztuko zenbakiak eduki politak dakarzkigu, betiko moduan. Argazki nobela, sakelekoen nobedadeak, bideojoko arrakastatsu eta berrienak... eta plagioari buruzko erreportaje laburra. Badira urte batzuk espainiar politikari askoren masterrak eta tesiak hainbat gorabehera xelebreak eragin zituztela, lan akademiko hauek nola egin zituzten kolokan jarriz. Izan ere, horietako askok plagioak dira. Baina "plagioa" ez da gauza berria. Ezagutu ezazu gure aldizkariaren edizio digitala irakurriz.