Iruzurrak udako jaialdietako sarreren salmentan, Gazteon KZn

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 26 Uztaila 2019

Azken urteotan modan dauden udako musika jaialdiak une atsegina bizitzeko eta lagunekin primeran egoteko aukera paregabea dira. Baina adi ez bagaude, gauzak okertu daitezke: interneten webgune ugari agertu dira, sarrera faltsuak saltzen edota jatorrizko salneurria asko handitzen dituztenak. Iruzur hauetatik ihes egiteko hamaika aholku ematen dizkigute uztaileko Gazteon KZ aldizkarian. Hona hemen haren edizio digitala.