Oroimena, Bakea eta Bizikidetzari buruzko lantegiak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 25 Ekaina 2018


Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak bultzatutako egitasmo baten ildotik, Leizaola Fundazioak Oroimena, Bakea eta Bizikidetzari buruzko lantegiak antolatzen ari ditu Euskal Autonomi Erkidegoko HHIZetan (Helduentzako Heziketa Iraunkorrerako Zentroetan).

Antolatutako lehenengoak “Gizakien arteko harremanak. Gizartean bizitzeko hurkoarekiko enpatia” lemapea zuen, eta Bilboko Iturribideko Zentroan Amaia Urrejola eta Mikel Oribe sustatzaile laneten zihardutela eskaini zuten aurtengo maiatzaren 28 eta ekainaren 4an. Bigarrena, berriz, ekainaren 26an Barakaldoko HHIZn ospatuko da, eta Goyo Armañanzas doktorearen eskutik, “Belaunaldien bidezko oroimena eta isiltasuna” landuko da. Goizeko 9etan hasi, eta eguerdiko ordu batera arte egongo dira lanean Barakaldon.

Udako oporren ostean, Gernikako zentroan ere izango gara. Eta ondoren, Gipuzkoako Zuloaga eta Herrerako HHIZetan (biak Donostian) eta Zarautz HHIZn izango gaituzue. Araban, berriz, Paulo Freire zentroa eta Esperientziaren geletan ere lantegiak eskainiko dira (biak Gasteizen). Datak irailean iragarriko ditugu.