Fundazioak Eusko Legebiltzarra bisitatu du

| Inprimatu |
FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 22 Otsaila 2016

Urtero egin ohi izan dugun moduan, aurten ere Eusko Legebiltzarra bisitatzeko aukera izan dugu. Aurreko ostegunean, otsailak 18, Euskal Herriko Zuzenbide Fakultateko 40 ikasle herriaren subirotasuna ordezkatzen duen erakundea gertu-gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. Han “Zabalik” zerbitzua edota Komisioen funtzionamendua azaltzeaz gain, ospatzen ari zen osoko bilkura zuzenean ikusi ahal izan zuten. Eguerdi aldera, taldea Bilborako bidea hartu zuen, Gogora Institutuan bere zuzendaria den Aintzane Ezenarrorekin elkartzeko asmoz. Ezenarrok hitzaldi bat eskaini zien, baita ikusentzunezko bat ipini, oroimenaren eta bakearen inguruko hamaika gogoeta eginez.