Fundazioak urrezko Bikain ziurtagiria jaso du

| Inprimatu |
FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 24 Abendua 2015

Joan den astelehenean, hilak 21, Gasteizko Europa Jauregian Leizaola Fundazioko ordezkaria den Patxi Zubiaurrek Fundazioari emandako urrezko Bikain ziurtagiria jaso zuen, Iñigo Urkullu Lehendakariaren, Cristina Uriarte, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturaren eta Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako Sailburuordearen eskutik. Ziurtagiri honekin euskararen erabilera normalizatzeko kalitatezko prozesuak abian ipini dituzten enpresen ahaleginak aintzatetsi nahi dira.