Film labur berriak euskararen erabilera sustatzeko

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 21 Abendua 2015


Urtero egin izan ohi dugun moduan, badaude ikusgai euskararen erabilera IKTren eremuan sustatzeko eta bultzatzeko xedea duten film laburrak. Fundazioak ekoiztutako lan hauetan eduki anitz topa ditzakegu, baina aurten esaera zaharrei tarte berezia eskaini nahi izan diogu. Bideo labur hauen protagonistak euskal gazteak dira, hauen artean hizkuntzaren erabilera areagotu nahi baitugu. Leizaola Fundazioko YouTubeko kanalean gainontzeko lanak topa ditzakezu. Guztira, bost bideo labur osatzen dute aurtengo ekoizpena.