Ipuin kontalari arrakastatsua

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 30 Azaroa 2015

Iragarrita zegoen moduan, joan den ostiralean, hilak 20, Euskara Bizia egitasmoaren emanaldi berria Bilboko Zubiarte Merkataritza Gunean eskaini ahal izan genuen. Eta, aurrekoetan bezala, Ipuin Kontalariaren saioa ekintza arrakastatsua izan zen. Arratsaldeko 18:00etan hasi zen, ordu erdiko iraupena izan zuelarik. Emanaldi berriak antolatzen ditugun heinean, aldez aurretik iragarriko ditugu. Programa honen xedea euskararen erabilera aisialdi eremuan sustatzea da.