Fundazioa, Foroarekin batera Bartzelonan

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 26 Azaroa 2015

Ostegunetik larunbatera arte, hilaren 26tik 28ra bitartean hain zuzen, Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Foroko kideak Bartzelonan izango dira, bertan bakegintzaren eremuan buru-belarri diharduten giza eragileekin harremanak eta elkar ezagutza sendotzeko asmoz. Bakerako Kataluniako Nazioarte Institutua, Fundipau Fundazioa, Nazio Batuen Erakundeari bideratutako Bakearen Gutuna, Granollerseko Udaleko Bake Kulturaren Gunea edota gobernuz kanpoko erakundeen Federazioa izango dira, besteak beste, aurrez aurre ezagutu ahal izango dituzte erakundeak. Leizaola Fundazioa, Foroko kidea den aldetik, topaldi honetan ere parte hartzen ari du.