Film laburren ekoizpena amaitu dugu

| Inprimatu |
FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 23 Azaroa 2015

Badira urte batzuk Leizaola Fundazioak “Euskadi Streaming” egitasmoa abian ipini zuenetik. Honela, urtero bospasei film labur ekoizten dira, euskararen erabilera internet eremuan bultzatzeko eta sustatzeko asmoz. Lan hauen harrera bikaina izan ohi da, eta aurtengoak, 2015. urtekoak hain zuzen, ekoiztuta daude jada eta denbora gutxi barru sarean zabalduko dira, behar bezalako edizioa eta Fundazioaren oniritzia jaso ostean. Bideoak Fundazioak YouTuben duen kanalean egongo dira ikusgai.