Europar erakundeak eskumenean

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 02 Urria 2015

Iragarri genuen moduan, aurten berriro Europar erakundeak euskal gazteriari hurbildu dizkiogu. Beno, erakundeak hona ekarri baino, gazteak Bruselara eraman ditugu. Europar Legebiltzarra, Kontseilua, Komisioa, Eskualdeetako Batzordea edota Euskadiko Ordezkaritza izan dira, besteak beste, aurtengo bidaian gure gazteek sakonean ezagutu ahal izan dituzten erakundeak. Europar Komisioan ere iraupen luzeko mintegian ere egoteko aukera izan dute. Guztira, hogei bat lagun izan dira bertan, EHUko Zuzenbide Fakultateko ikasleak direnak.