Bisita gidatu arrakastatsuak

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 17 Uztaila 2015

Eguraldi onarekin batera, Leizaola Fundazioak Bilbo hiriko saltoki historikoei bisitaldi gidatuak egiteari ekiten dio urtero. Aurten jada lehenengo hiru bisita ospatu dira, eta beti bezala, eskaintzen ziren leku guztiak berehala agortu ziren. Lehenengoa uztailaren 2an eskaini zen, eta hurrengo bi ostegunetan bisita bana izan ziren. Jarduera amaitutakoan, partehartzaileen balorazioa bikaina izan da, eta oso jarduera interesgarria dela azaldu dute.

“La Tijera” aizto-denda, 1880. urtekoa, Alonso saski-denda, 1900. urtekoa, Petit Palace Arana Hotela, 1909koa, Pedro Salcedo oihal-denda, 1896koa, Gregorio Martin jangai-denda, 1931koa, Gorostiaga kapela-denda, 1857. urtekoa, Iváñez turroi-denda, 1855koa, Azkarreta loteriak, 1914an sortutakoa, eta La Granja Kafetegia, 1926koa eta Iruña Kafea, 1903. urtekoa izan dira aurten bisitatu diren saltokiak. Dendari guztiei eta baita ekintza hau posible egin duten lagun guztiei gure eskerrik beroena luzatu nahi dizkiegu.