Euskal gazteak, Europara Fundazioaren eskutik

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 06 Uztaila 2015

Irailaren 27tik urriaren 1era Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko hogei ikasle inguru osaturiko taldeak Europako erakunde esanguratsu eta adierazgarrienak zuzenean bisitatzeko eta ezagutzeko aukera izango du. Aurtengoa Bruselara antolatzen dugun seigarren bidaia izango da eta, aurrekoekin gertatu den moduan, oso probetxugarri eta arrakastatsua izango dela espero dugu. Ekimen honetan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Zuzenbide Fakultateko idazkaritzan, eta, espediente akademikoaren arabera, bidai interesgarri honetara joango diren gazteak hautatuko dituzte. Bidaia guztiz doakoa da ikasleentzat, eta aurreko urteetan parte hartu dutenen esanetan, eskarmentu bikaina da, gauza asko ikasteko aukera ematen duena.