Uztailean bisita gidatuak berriro abian

| Inprimatu |
FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 15 Ekaina 2015

Urtero garai hauetan gertatzen ohi den moduan, Leizaola Fundazioak Bilboko saltoki historikoetara ohiko bisita gidatuak antolatuko ditu. Ekintzaren xedea, aurreko zazpi urteetan bezala, tokiko saltokien sustapena eta hiriaren bilakaeran aspaldidanik izan duten eragina ezagutaraztea da. Lauzpabost talde antolatuko dira, eta lehenengo emanaldi honetan, uztailaren 2, 9 eta 16an, arratsaldeko 18etatik aurrera, Arriagako plazatik Zazpi Kaleetan murgilduko dira, gida profesional batek lagunduta. Bisita hauetan hiriaren sorkuntza eta bilakaerari buruzko hainbat xehetasun ezagutzeaz gain, merkatal jarduerak izan duen eragina ere azalduko da. Bisitaldi bakoitzean lau bat saltoki bisitatuko dira, non denda horietako jabeek zuzenean taldeei harrera eman eta bere saltokien historia kontatuko dute. Bisitetara joan nahi izanez gero, aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da, eta bi aukera daude horretarako: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora idatziz, izen-abizenak eta harremanetarako telefono bat emanez, edo 94 421 30 31 telefonora deituz. Gainera, bisita bakoitza amaitutakoan tokiko produktuak doan dastatzeko aukera eskainiko da. Beraz, arin ibili, tokiak berehala agortzen baitira.