Oroimen historikoari buruzko ikusentzunezko berria

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 16 Apirila 2015

Leizaola Fundazioak iaz prestatu zuen oroimen historikoari buruzko ikusentzunezko berria aurkeztu du. Dokumental honetan, frankismoren azken garaian  (1960tik 1978ra) izandako torturak aztertzen dira, biktimak erreparaziorako duten eskubidea goraipatuz. Hamaika lagun, ikuspegi anitz eta ezberdinak dituztenak, hartu dute parte ekoiztutako material honetan, gure iragan hurbileko gertaera latz eta tamalgarriak aztertzen dituena: Tasio Erkizia, Juan Ramón Calparsoro, Miguel Castells, Jonan Fernández, Jon Landa... Fundazioak eskerrak eman nahi dizkie ekimen honetan parte hartu duten guztiei, halako gertakizun negargarririk berriro izango ez denik esperoz.