Monica Hernando, “Bake Bidean” aldizkarian elkarrizketatua

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 10 Martxoa 2015

Leizaola Fundazioak argitaratzen duen “Bake Bidean” aldizkariaren hurrengo alean Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendariari egindako elkarrizketa eskainiko dugu. Elkarrizketa mamitsu honetan gai anitz jorratzen dira: Eusko Jaurlaritzako Bake Planaren garapena eta egungo betetze maila, biktimen elkarteekin harreman begirunetsua edo espainiar Estatuko errekurtsoak eta gehiegikeri poliziala jasan zuten biktimen  babesgabetasuna. Aldizkariaren ale berria astebete barru unibertsitateetan eta goi mailako ikasketak eskaintzen dituzten zentroetan izango duzue eskuragarri.