Fundazioak Berdintasuna sariak banatu ditu

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 26 Urtarrila 2015

Iragarri genuen moduan, aurreko ostiralean, 2015eko urtarrilaren 23an, Artea Merkataritza Gunean, Berdintasuna XII. Lehiaketaren sariak banatu genituen. Cinesako 9. zinema aretoan berrehun bat lagun elkartu ziren, eta ordubete atsegineko iraupena izan zuen ekitaldian zehar Daniel Ross magoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten. Tarteka, hamar sari gehi beste 40 aintzatespen banatu ziren finalista geratu ziren haurren artean.

 

Dakizuenez, lehiaketan parte hartzeko bizitzako edozein eremuan emakume eta gizonen arteko berdintasuna lantzen zuten idalaznak prestatu behar izan zituzten, horretarako idazle gazteek 10 eta 14 urte bitarteko adina izan behar zutelarik. Aurten 6.000 idazlanetik gora jaso ditugu, eta horrexegatik, ohiko lehen, bigarren eta hirugarren sariaz gain, epaimahaik beste hiru accesit ematen ebatzi zuen, kalitatezko lan ugari jaso bait ziren eta benetan zaila egiten zelako irabazleak hautatzea. Hauekin batera, beste 40 aintzatespen ere eman ziren finalista moduan geratu ziren haurren artean.

Lagun ugari elkartu ziren ekitaldi honetan. Raquel Conejo eta Estitxu Amilibia, Artea Merkataritza Guneko zuzendari eta zuzendariordeak, esaterako, Iker Merodio, DEIA egunkariko kazetariarekin batera. Marino Montero, Bilboko lehenengo Aste Nagusiaren sortzaileetariko bat eta Gargantua taldeko errektorea eta Jose Mari Amantes, berdintasun aukeretarako Bilboko jaien batzordeko kidea, ere hartu zuten parte ekitaldian. Erika Gonzalez Urbaneja, Soluciones Comunicativas enpresako kidea aurten ere Arteara hurbildu egin zen. Beraiekin batera, hainbat lagun ere ez zuten ikuskizuna galdu nahi izan. Rosa, Mertzede ikastetxeko irakaslea edota Zuriñe Aboitiz, Basauri Ikastetxeko irakaslea, besteak beste.

Garaileak honako hauek izan ziren euskarazko atalean:

  • 1go saria: Alaitz Diaz Orbe.Zergaitik? izenburua zeraman lana idatzi zuen, 13 urte ditu eta Bermeoko Sagrado Corazón Ikastetxean ikasten du. Ordenagailu eramangarria irabazi zuen.
  • 2. saria: Ismene Lopez Mingo. Bere lana Gaitasun Berdinak zuen izenburu, 10 urte ditu eta Gernikako Mertzede Ikastetxean ikasten du. Tableta digitala irabazi zuen.
  • 3. saria: Eneko Castañeda Martin. Aitorren Istoria izenburu zuen lana aurkeztu zuen. 11 urte ditu, Erandioko Altzaga Ikastolan ikasten du, eta liburu elektroniko bat irabazi zuen.

Gaztelerazko atalean hauek izan ziren irabazleak:

  • 1go saria: Nerea de la Fuente. Bere idazlana Peleas Celestiales titulatu zuen. 12 urte ditu eta Bilboko Nuestra Señora de Begoña-Hijas de la Caridad eskolan dabil. Ordenagailu eramangarria jaso zuen.
  • 2. saria: Ander Martin Marquina irabazi zuen. Las princesas de hoy en día izendatu zuen bere lana. 12 urte ditu eta Basauriko Ikastetxean ikasten du. Tableta digitala irabazi zuen.
  • 3. saria: Santiago Alonso Ojenbarrena. La igualdad entre hombres y mujeres zen bere lanaren izena. 13 urte ditu eta Loiuko Munabe ikastetxean ikasten du.

Lehiaketaren antolakuntza Bizkaiko Foru Aldundiaren, Metro Bilbao enpresaren, DEIA egunkariaren eta Artea Merkataritza Gunearen laguntzari esker posible izan da.

Bi egun barru ekitaldi osoaren argazki-sorta sareratuko dugu, irabazle eta finalista guztiekin batera. Hortaz, adi egon!