Gabonetako postalen lehiaketa Bilbon

FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 16 Abendua 2014

Aurreko 28 urteetan egin den moduan, aurten berriro Bilboko Gabonetako postalen lehiaketan parte hartzeko deialdia zabaldu egin da. Lehiaketa Bizkaiko Elkarte Artistikoak, Leizaola Fundazioa, Aitor Aurrekoetxearen ‘La Estufa Ekonomatoa’, Gargantua Lagundia eta DEIA egunkaria antolatu dute, eta 2015eko urtarrilaren 6ra arte posible izango da postalak aurkeztea, erabat askea den teknika erabili ahal izango delarik, beti ere A4 tamaina kontutan harturik (29,7 x 21 zm.). Sari bikainak eskura daitezke, hiru maila egonik: 18 urte gorakoak 250 euro irabaziko lituzkete; 13 eta 17 urte bitartekoak, berriz, tablet zoragarria etxera eramango lukete garaile suertatzekotan eta 12 urte baino gutxiago dituzten neska-mutilak bere pisua gozokietan jasotzeko aukera izango dute. Postalak non eta nola aurkeztu eta bestelako xehetasunak, esteka honetan dituzue eskuragarri. Beraz... Denok marraztera, sari bikainak lor ditzakegu eta!