Leizaola Fundazioa
  • Eu
  • Es

Web gune honek cookie-ak erabiltzen ditu

Cookie-ak nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, arestian aipatutakoa onartzen duzula uste izango dugu. Zure baimena atzera bota edo informazio gehiago nahi baduzu, jo ezazu gure Cookie Politikara

Onartu
  • Kontaktua

Roberto Martinez, Nagusiak Elkarteko presidenteari egindako elkarrizketa, hemen ikusgai

| Inprimatu |  Emaila
FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 23 Martxoa 2018

Ekonomiaren KZ aldizkariko 107. zenbakian, 2018ko martxoari dagokiona, zabaldutako idatzizko elkarrizketa ikusentzunezko euskarrian eskaintzen dizuegu ondoren. Elkarrizketa gazteleraz eginda dagoenez, hizkuntza honetan eskaintzen da. Idatzizko euskarrian euskaraz aurkituko duzue.

Zahartzaroaren etorkizuna, Ekonomiaren KZ aldizkarian

| Inprimatu |  Emaila
FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 22 Martxoa 2018

Ohiko moduan, Ekonomiaren KZ aldizkariko 107. zenbakia, 2018ko martxoari dagokiona, edukiz ondo hornituta datorkigu. Elkarrizketak, albisteak eta erreportaje freskoenak eskaintzen dizkizugu. Eta oraingo honetan, pil-pilean eta benetan kezkagarria den kontua: gero eta zaharragoa den biztanleriaren etorkizuna. Erantzunak, Ekonomiaren KZ aldizkriko orrialdeetan. Hona hemen euskarri digitala:

Gehiago irakurri...

Gazteon KZn, ametsen esanahia

| Inprimatu |  Emaila
FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 22 Martxoa 2018

Hona hemen 2018ko martxoari dagokion Gazteon KZ aldizkariko 103. zenbakia. Eta ametsen esanahia azaltzen digu. Baita argazki nobelaren atal berri bat eskaini ere. Aurrera eta goitik behera irakurri!

Gehiago irakurri...

Torturaren aurkako erakusketa, aurten ere abian

| Inprimatu |  Emaila
FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 15 Otsaila 2018


Iaz sortu genuen egitasmo berriak aurten jarraipen oparoa izango duela dirudi. Torturaren egoera munduan aztertzen duen erakusketaz ari gatzaizue. Zenbait herrialdeetako egoera aztertzen da, orain dela pare bat egun Europako Giza Eskubideetarako Auzitegiak zigortu duen espainiar Estatua barne. Erakusketa ibiltariak jada Laudion egon da, urtarrilaren 16tik 30era, eta orain Trapagarango Kultur Etxean duzue ikusgai, hilaren 12an ireki genuelarik eta 26ra arte bertan izango duzuelarik. Ondoren, Zestoako Udaleko aretoan martxoaren 12ra arte irekita egongo da.

Legebiltzarra eta Gogora Institutua bisitatu ditugu

| Inprimatu |  Emaila
FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 15 Otsaila 2018


Gaur, 2017ko otsailaren 15ean, Eusko Legebiltzarra eta Gogora Institutua bisitatu ditugu. Gurekin batera, Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak burutzen ari dituzten 55 ikasle hartu dute parte bisitaldian. Lehendabizi Eusko Legebiltzarrera abiatu gara, eta han lan komisioak, osoko bilkurak, talde politikoen ordezkaritzak eta antolamenduak,... zuzenean ezagutzeko aukera izan dute, baita osoko bilkura zuzenean ikusi ahal izan dute. Ondoren, Gogora Institutura abiatu gara, non Institutuaren zereginak azaldu dizkigute, baita oroimenaren eraikuntzak duen garrantzia eta biktimen testigantzak ere jaso ditugu eskaini dizkiguten ikusentzunezko baten bidez.

Gehiago irakurri...

Gazteon KZ aldizkariaren 101. zenbakia, hemen ikusgai

| Inprimatu |  Emaila
FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 22 Urtarrila 2018

Hona hemen Gazteon KZ aldizkariaren 101. zenbakia, 2018ko urtarrilan paperezko euskarrian zabaldu duguna. Oraingo honetan euskarri digitalean helarazten dizuegu, ea gogoko duzuen. On egin dagizuela!

Gehiago irakurri...

Zeintzuk izango dira aurtengo ogibide bilatuenak? Erantzuna, Ekonomiaren KZ aldizkarian

| Inprimatu |  Emaila
FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 22 Urtarrila 2018

Urtarrilako Ekonomiaren KZ aldizkariak eduki interesgarritetaz ondo hornituta dago. Zeintzuk izango dira aurten ogibide eskatuenak? Ba al du ospe digitalak horrenbesteko garrantzirik? Galdera hauen eta beste askoren erantzuna, hilabete honetako zenbakian. Hona hemen euskarri digitala.

Gehiago irakurri...

Ekonomiaren KZ, kupoaren eta kontzertuaren inguruko erreportajearekin

| Inprimatu |  Emaila
FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 26 Abendua 2017

Aurreko asteetan jada zabaldu dugun Ekonomiaren KZ aldizkariko edizio digitala dakarkigu oraingoan. “Gehiago irakurri” estekan sakatuz gero, alearen edukietaz gozatzeko sarbidea irekiko duzue. Kuxkuxeatzera gonbidatzen zaituztegu, Euskal Ituna eta Kupoaren inguruko erreportaje mamitsu eta interesgarria aurkituko duzue bertan. Zer den, nola kalkulatzen den, alderdi zehatz baten liskarren nondik-norakoak erreportaje honetan ezagutzeko aukera duzue.

Gehiago irakurri...

Gazteon KZ, inoiz baino borobilagoa: 100. zenbakia argitaratu dugu

| Inprimatu |  Emaila
FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 26 Abendua 2017

Badira bederatzi urte Gazteon KZ aldizkaria ekoizteari ekin geniola. Eta egindako ibilbidea oparoa izan da: 100. zenbakia zabaldu dugu jada, 2017ko abenduari dagokiona. Hona hemen haren edizio digitala.

Gehiago irakurri...

Ipuin kontalaria eta haurrentzako jarduerak, Fundazioaren eskutik

| Inprimatu |  Emaila
FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 21 Abendua 2017


Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako laguntzari eta zenbait merkataritza guneko parte hartzeari esker, Leizaola Fundazioak aurten ere “Euskara Bizia” egitasmoa antolatu du. Pailazoak, magia emanaldiak eta ipuin kontalariak osatzen dute egokitutako saioak, etxeko txikienak bere aisialdia euskara hutsean bizi ahal dezaten. Zubiarte Merkataritza Gunean eman genion hasiera jarduera honi, eta joan den ostiralean, 2017ko abenduaren 15a, ipuin kontalariaren saioa izan zuten bertan.

Dirurik ez duzula? Egizu Hementxe ba! websaileko “Tratu bikaina”

| Inprimatu |  Emaila
FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 18 Abendua 2017


Berriro dirurik gabe. Eta berriro asmakizun bitxiak egiten poltsikoan falta diren sosa horiek eskuratzeko. “Tratu bikaina” Hementxe ba! websaileko hamargarren atala da, eta lehenengo denboraldiko azkenengoa.

Muskuluak galtzen direnean, Hementxe ba! websailan aurkitzen dituzte

| Inprimatu |  Emaila
FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 11 Abendua 2017


Hementxe ba! euskal websaileko bederatzigarren atalean Telmok bere gorputzeko muskulu bat aurkitu behar du. Medikuntza praktiketarako ezinbestekoa omen da. Ea topatzen duen...

Kataluniako gatazka eta hedabideen jarrera

| Inprimatu |  Emaila
FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 05 Abendua 2017


Leizaola Fundazioak antolatuta, joan den azaroaren 28an, Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako Gizarte Zientzien eta Komunikazio Fakultatean lan jardunaldia ospatu genuen. “Hedabideak Kataluniako gatazkaren aurrean” lelopean, bost aditu elkartu ziren goiz osoan zehar hedabideen jarreren nondik norakoak aztertzen eta hausnarketa egiten.

Honela, katedraduna, idazlea eta kazetaria den Iñaki Zabaletak aurkeztu eta zuzendutako mahai-inguruan kazetaritzaren eremuan ondo ezagunak diren Julio Flor, Amaia Goikoetxea, Iker Merodio eta Estitxu Eizagirre elkartu ziren.

Gehiago irakurri...

VIII. Gazte Topaketaren ikusentzunezkoa

| Inprimatu |  Emaila
FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 06 Abendua 2017


Iragarri genuen moduan, aurten ere, 2017ko azaroaren 19tik 22ra bitartean, VIII. Gazte Topaketa antolatu genuen. Ekimen honen bidez, Euskal Herriko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak burutzen ari dituzten hogei bat gazte Bruselara bidaiatu ziren, non europa erakundeak zuzenean ezagutu eta etorkizuneko erronketaz erakundeak zuzentzen dizuten arduradunekin lantzeko aukera izan zuten. Hona hemen bisitaldi honi dagokion ikusentzunezkoa, ikasle batzuen adierazpenekin batera.

“Goseak gose”, Hementxe ba! websaileko 8. atala

| Inprimatu |  Emaila
FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 04 Abendua 2017


Goseak akatzen gaudenean, edozein astakeri egin dezakegu. Pisuko lagunen gosaria inolako lotsarik gabe jan genezake. Baina lagun horiek guk egindakoa nabaritzen dutenean, biziki haserretuko dira. Hona hemen Hementxe ba! websaileko atal berria.

“Harrapaketan” edo iruzurra azterketan

| Inprimatu |  Emaila
FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 27 Azaroa 2017


Hementxe ba! websaileko zazpigarren atalean Telmok laguntza eskatzen du egin behar duen azterketa gainditzeko. Baina iruzurtzaileari irizurra egiten diote.

Gazteak Europako bihotzean, Fundazioaren eskutik

| Inprimatu |  Emaila
FaceBook  Twitter  
Noiz sortua: 22 Azaroa 2017


Leizaola Fundazioak antolatuta, joan den igandean, 2017ko azaroaren 19an, Euskal Herriko Unibertsitateko hogei bat gazte Bruselara abiatu ziren, europar erakundeak eta bertako gazteen kezkak zuzenean ezagutzeko asmoz. Ekintza honi esker, europar Legebiltzarra, Kontseilua, Komisioa, Herrialdeetako Batzordea eta beste hainbeste erakunde eta elkarte ezagutu ahal izan zituzten. Erakundeak bisitatzeaz gain, han lanean diharduten ordezkari eta arduradunekin solasaldian aritzeko aukera izan zuten, erakundeen egitasmoen berri izan zutelarik. Taldea bihar, osteguna, etxeratuko da. Fundazioak antolatutako ekimen honek Eusko Jaurlaritzako Gazteriaren Zuzendaritzaren laguntza jaso du.

Artikulu gehiago...

  1. Ekonomiaren KZ aldizkariak azaroako alea zabaltzen du
  2. “Ogerlekorik ez”, perretxikoei “bai” Hementxe ba! websailean
  3. “Urre bila” doaz Hementxe ba! websailean
  4. Euskal gazteak, Catalunyan Fundazioaren eskutik
  5. “Uatxap” bat bidaliko didazu? Hementxe ba!
  6. Hementxe ba! eta “Afari bitxia”, atal berria
  7. Aldaketa klimatikoari buruzko elkarrizketa Ekonomiaren KZn
  8. “Partekatutako dutxa”, Hementxe ba! websailaren 2. atala
  9. Euriborraren joera, aldaketa klimatikoaren eragina ekonomian... Eduki mordoa urriako Ekonomiaren KZ aldizkarian
  10. Nola landu sormena? Gazteon KZn duzu erantzuna
  11. Hementxe ba! websaileko 1go atala, hemen ikusgai
  12. Hementxe ba! websailak lehenengo atala argitaratu berri du
  13. Ander Sarratea, FICOBAko zuzendaria, elkarrizketatu dugu
  14. Gazteon KZ aldizkariak iraileko alea zabaldu du
  15. Ekonomiaren KZ aldizkariaren 101. zenbakia
  16. Euskadi Streaming 2017 jada abian
  17. Oskar Azkarate, Baskegurreko zuzendaria elkarrizketatu dugu
  18. Gazteon KZ, abuztuan ere zure ondoan

Orrialdea 1-(e)tik 9-(e)ra

«HasiAurrekoa123456789HurrengoaBukaera»
  • Facebook
  • Twiter
  • Google +
  • Flickr
  • You tube
  • Hasiera
  • Bakebidean

Ekintzak

  • Jardunaldiak eta mintegiak
  • E-buletina
  • Lehiaketak
  • Prentsa-aretoa

Fundazioa

  • Gure fundazioa
  • Zure iritzia
  • Amaitutako Ekintzak
  • Laguntzaileak

Parte har ezazu

  • Boluntarioa
  • Bazkide
  • Gurekin lan egin

Argitalpenak

  • Ekonomiaren KZ
  • Liburuak
  • Euskadi StreamingEuskadi Streaming
  • Jolasak.euJolasak.eu
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoaHezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa
  • Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso duEkintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

Leizaola telebista

  • Euskonbola 2013 - Zubiarte merkataritza gunea
  • Euskal Astea XVII - Emilio Olabarria
  • Euskal Astea XVII - Bertsolariak
  • Euskal Astea XVII - Irekialdi ekitaldia

Sarean elkarlanean:

  • Innobasque
  • Azkue fundazioa
  • EHU-UPV
  • Foro de Asociaciones de Educación en Derechos Humanos y por la Paz
  • Jesús María de LeizaolaJesús María de Leizaola
  • Denda BirtualaDenda Birtuala
  • Berdintasuna sariak 2003Berdintasuna sariak 2003

  • Lege Oharra
  • Mapa